XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pinpirin urdina

Apirilaren 3an hartu dute erabakia.

Erabaki bitxia, eroa eta zentzugabea.

Bril sendagileak eman du epaia, argi-argi ahoskatuz:

- Hemendik aurrera, Elixak betaurrekoak (begilagunak) erabili behar ditu.

Betaurrekoak! Eta zer gehiago !

Zergatik ez palmekin ibili edo tubo batetik arnasa hartu!

Ez du inolako zentzurik!